Elizondoko bestetan (eurie egin ez zun egun bakartian),belazteri ikuskizuna izan zen eta txoriek, arranoak, belatzak, mozoloa, hontzak ta putreak… gure kamara aurrean “posatu” zuten.
Belatz:
Falkonidoen familiako eta Falco generoko hegazti falkoniforme harraparien izen arrunta. Hegoak zorrotzak eta isatsa luzea dituzte. Emea arra baino handiagoa izaten da eta hegalari onak dira. • belatz gorri.Tamaina txikikoa. Arrak buru eta hegoen muturrak grisak ditu. Gorputza arre gorrixka da eta orban beltzak ditu. Emea guztiz arrea da. Animali txikiz elikatzen da (F. tinnunculus). || belatz handi. Usoaren tamainakoa. Lumajea gris urdinxka da bizkarrean eta argia sabelaldean. Hegaztiz elikatzen da batez ere (F. peregrinus). || Naumann belatz. Belatz gorriaren antzekoa baina lumajea orban beltzik gabea duena (F. naumanni). || zuhaitz-belatz. Usapala baino handiagoa. Bizkarraldea grisa eta sabelaldea zuria ditu (F. subbuteo).
Hontza:
iz. ZOOL. Estrigiformeen ordenako zenbait hegazti harrapari gautarren izen arrunta. Buru zabala eta aurrerantz begiratzen duten begi handiak dituzte. Normalean lumaje arrea dute eta buruan lumazko bi motots dituzte. • apo-hontza. Zozoaren tamainakoa; harrapari gautar txikiena da (Otus scops). || hontza ertain. 90 cm inguruko hego-luzerakoa; motots nabariak ditu (Asio otus). || hontza handi. Harrapari gautar handiena; 180 cm-rainoko hego-luzera izaten du (Bubo bubo). || hontza zuri. Tamaina ertainekoa; sabelaldea zuria eta bizkarraldea arre-urre kolorekoa du (Tyto alba).
Putrea edo saia:
iz. ZOOL. Akzipitridoen familiako zenbait hegazti falkoniforme eta sarraskijaleren izen arrunta. Handiak dira eta burua eta lepoa lumatxez soilik estalita dituzte. Eskualde menditsuetan bizi dira eta haize-korronteak erabiliz egiten dute hegan. • sai arre. 260 cm inguruko hego-luzera eta lumaje arrea dauzka. Europako hegoaldean eta Afrikan bizi da. Arruntena da (Gyps fulvus). || sai beltz. 250 cm inguruko hego-luzera dauka eta lumajea aurrekoarena baino ilunagoa. Urria da Iberiar penintsulan eta Europan desagertzear dago (Aegypius monachus). || sai zuri. 160 cm inguruko hego-luzera, lumaje zuri-beltza eta isats kuneiformea ditu. Sarraskijalea da eta Europako hegoaldean eta Afrikan bizi da (Neophron percnopterus).

Hegaztien definizioa, Harluxet hiztegi enziklopeditik artuta daude.
Argazkiak: Pello San Millan. (Baztango Haizego blogarako).
Argazki sorta guztia Baztango Haizegoa blogaren fazebukeko argazki albunetan ikus daiteke.















