Santa ageda bezpera (2011)

1

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.

1

Baztandarren biltzarra antolatuta, msoinulariak, bertsolariak eta kantariak (denek makilarekin) Elizondoko kaleetan barne koplak kantatzen aritu ziren.

Jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren, sakabanatuta dagoen herri interpretazio baten arabera. Hala, Santa Agata aunitzetan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin.

Euskal Herrian ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko (lurra esnatzeko), diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun.

Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, zeren garai batean, urte horretan soldaduskara joan behar zuten mutil gazte edo kintoen bilerak ere egiten ziren egun horretan, eskean betiere

Argazki sorta guzia fazebooken

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau bertsoak, Bestak, Mitologia, musika, Uncategorized atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s