Euria baratzean.

Udako egun beroetan, estimatzekoa da noizbehinka egun triste, gris, apal eta euritsu baten bat. Uda hasmenta (ekaina bukaera ta uztaila hasiera) eguzkitsua ta beroa izan denez ezkertzekoa da urtanta goz¡xo hauek, ez soilik guk eskertzen dugu baizik baita ere baratzeko landariak ta barazkiak.

Tomatea (landarea):  Solanazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, oso zurtoin adarkatuak, hosto horzdun eta ebakiak, eta lukutan dauden lore horiak dituena. Fruitua baia-motakoa eta jangarria da. Jatorriz amerikarra da eta bere fruituagatik landatzen da.

Euriko ura ona eta beharrezkoa da tomate landarearentzat, baña haunitz ez! zeren berzenaz xartaxa atrako zaie eta tomate gorriak erdoilduko dira.

Mahats ondoren ostotan, ur tantak dantzan.

Harluxet hiztegi enziklopedia dionenz, Mahasondoa😦Vitis vinifera) Landare bizikor eta igokaria, zurtoin bihurritua, adar luzeak, bost lobulu dituzten hosto pedunkulatuak, eta hauen ondoan hazten diren kiribilak dituena. Lukutan hazten diren lore zuriak ditu eta fruitua mahatsa da .

Lactuca sativada bere izen zientifikoa, euskaraz, letxuga, litxu edo uraza deizen zaio. Landare belarkara, hosto handi, oso, obatu edo horzdunak, zurtoin zuzen eta zilindrikoa eta kapitulu ugaritan elkartuta dauden lore horiak dituna da. Beheko hostoak erroseta batean bilduta daude. Baratze-landare modura lantzen da eta hostoak entsaladan jaten dira.

Zerba, berdea ta goxua, goizeko ur tantaz freskatua!!!

Zerba (Beta vulgaris ) landare belarkara, erremolatxaren subespeziea dena. Erdian zain handia duten hosto handi eta jangarriak ditu eta barazki gisa lantzen da.

Argazki guztiak etxeko baratzean atra dira (Errotaberea Arizkun)

Argazkiak: Pello San Millan. (Baztango Haizego blogarako).

Argazki sorta guztia Baztango Haizegoa blogaren fazebukeko  “berdea” argazki albunan ikus daiteke.

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau Loreak, Loreak, Uda, Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s