Jaime Urrutia, iturria.

Elizondoko elizako parkian, ixkin batean Jaime Urrutia omenez altxatutako iturria dago. Elizondar gehienak iturri hortako ur frexko hori edan du, egarrie asetzeko eta baita ere mozkor gauetan, burue argitzeko, edo biharamuneko agea zerbait baretzeko ere. Batzuentzat, (nik hoien artean) beti danik ikusi dugu iturria toki horretan, baña bere ehun urte luze pasa hortan, hainbat aldiz lekuz aldatua izan da.

Hasmentan gurutze bideko plazan zegon (gaur egungo Foruen plaza), mende erdialdera pixket goitiago aurkitzen ahal genun, Basilioren baratzen ondoan (gaur egun Urtekoetxea etxebizitza eraikiña dagon tokian) eta azkenik elizako parkean

Iturria, marmol zuriz eta burdiñez iña dago. Burdiñaz, txorrotako bi lehoiak eta Jaime Urrutiaren bustua.

Erdian Baztago xakedun armarriaren azpian, urte bat zizelkatuta dago, 1891 urtea, iturria altxatu izan zen urtea hain zuzen.

Ur publikoa, Elizondoko herrian 1888an ezarri zen eta Jaime Urrutiak zerikusi haundia izan zun diru dexente eman bai zun lan hoiek egiteko.

Argazkiak: Pello San Millan. (Baztango Haizego blogarako).

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau Elizondo, historia, historio ttikiak, Iturriak, Uncategorized atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s