Baztandarren Biltzarra 2011.

Uztailak 17an eta euripean, ospatua izan da 2011ko Baztandarren Biltzarra besta.

Aurten elkartea Baztan Ikastola homendu nahi izan dute bere 40. ikasturtea amaitu dutela ta. Ikastola 1970an sortu zen eta 41 urte hauetan hainbat baztandar aukera izan dute. eskuearaz hazizeko!.

Eskermile ikastola!!

JOALDUNAK

Joaldunen joaren hotsak Elizondoko barne entzuten dira, haien gibeletik desfilea dator.

BANDERAK.

Desfilea, banderak irekitzen dute. Hiru banderak eramatia ohore bat da eta 2011ko Baztandarren Biltzarrean ohore hori, Baztan Ikastolako ingurukoak izan zuten; Irakasleak, Ikasleak eta gurasoak, bai gaur egungoak eta baita, 40 ikasturte hauen zehar izandakoak ere.

DULTZAINEROAK

Gorputz konikoko eta mihi bikoitzeko haizezko musika tresna da. Zazpi zulo ditu, sei goialdean eta bat behealdean. Klarinetearen familiakotzat har daiteke, baina zaharragoa da, baita zorrotzagoa ere soinuaren aldetik.

Batzuetan metalezko uztai zabalak daramatza, instrumentua inguratuz. Mihizkak (fitak) kanaberaz egiten dira. Lehen, dultzainero bakoitzak bereak egiten zituen; gaur egun, eginda saltzen dituzte. Ohikoa da Atabalak lagunduta jotzea.

Gutxienez bertze bi izen ezberdin ditu: bolin-gozo eta Nafarroako gaita. Gehienbat Nafarroan erabiltzen da.

Baserri girokoa denez, belarriz jotzen zuten; hau da, abesti bat entzutean horrela jotzen zuten, entzuten zuten bezala. Ezkontzetan, inauterietan, erromerietan eta herrietako jaietan entzuten da.

wikipediatik.

DANTZARIAK

Orga ta orga tartian, dantza taldeak aritzen dira. Desfile hasieran, Baztango dantzari ttikitak ibili ziren ta hauei segituz Euskal Herriko puntu ezberdiñetik etorritako hainbertze dantza taldeak;  Iruñeko Duguna dantza taldea, Sunbillako dantzariak, Baigorriko Arriola dantza taldea, Arizkungoak… eta argazkian agertzen diren, Irungo Kemen dantza taldekoak, bere jantzi koloretsuekin, ere.

Eguraldia ez zun lagundu…baña giroa paregabekoa izan zen. Dantzan soñuaren norantzan. Ikastolako gurasoak kalegiran dantzan.

ORGAK.

Orgetan, bailarako ohiko eszena tipikoak irudikatzen dira. Argazkiko kasuan, Almandozko orga da eta baserriko sukalde bat erakusten digute.

Baserriko lanak egin ondoren, belarrak, artoa ereitea, biltzea…jendea baserriko xoko berezi hontan (sukaldia) akitzen zun, otordu goxo bat iteko.

Nahiz eta Elizondoko Falfarak eta Belatzak kuadrillak, Ainhoako Aranzazuko kaperara prozesio moduan joan eta otoiza egin, eguzkia ez zen agertu eta erauntsia bota zun, bai desfilaren hasieran ta bai bukatzerakoan.

Orgen lehiaketan Elizondoko Beti zurruta kuadrilla eta Elbeteko herriak, garaile atera ziren.

Argazkiak: Pello San Millan. (Baztango Haizego blogarako).

Argazki sorta guztia Baztango Haizegoa blogaren fazebukeko argazki albunetan ikus daiteke.

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau baztandarren biltzarra, Bestak, Uncategorized atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s