Santioko mutildantzak.

Uztailak 25, Elizondoko bestetako egun haundia. Santio egune, eta meza ondoren, plazan mutildantzak dantzatzeko, ohiture haundiko egune.

Azken urte hauetan, mutildantza hauekin afera beltza bazen, neska batzuk dantzatu nahi batzuten. Egoera itxusia bazegon, txistulari batzuk jo ez nahi, bertze batzuk bai, mutildantzari batzuen plantea (joanden urteko mutildantzetan)…ondarrian eguna iritsi izan da eta zorionez, ez da ezer txarrerik pastu, ez hitzik itsusirik, ez ohiurik ezta halakorik. Ez zuna ongi ikusten neska batzuk dantzatzea mutildantzak, plazara ez zen agertu edo plazatik alde egin zuen eta erran behar, plazatik jende kopuru dexente joan zela (baita ere erran, denbora kaxkarra  in zula).

Mutildantzari “tradizionalista” batzuk hauniz urtez buelta eman zuten eta soñue hasi bezain pronto eta ikusita lau emakume lerroan zeudela, alde egiñez, bere ez adostasuna adierazi zuten.

Mutildantzeko lerro burua, Xabier Torres Elizondoko alkatea izan zen eta emakume “mutildantzarien” artean, Garbiñe Elizegi Baztango alkatesa, zagon.

Argazkiak: Pello San Millan. (Baztango Haizego blogarako).

Argazki sorta guztia Baztango Haizegoa blogaren fazebukeko argazki albunetan ikus daiteke.

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau Bestak, dantzak, mutildantzak, santioak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s