Txoriak, txori.

7

Elizondoko bestetan (eurie egin ez zun egun bakartian),belazteri ikuskizuna izan zen eta txoriek, arranoak, belatzak, mozoloa, hontzak ta putreak… gure kamara aurrean “posatu” zuten.

Belatz:

Falkonidoen familiako eta Falco generoko hegazti falkoniforme  harraparien izen arrunta. Hegoak zorrotzak eta isatsa luzea dituzte. Emea arra baino handiagoa izaten da eta hegalari onak dira. • belatz gorri.Tamaina txikikoa. Arrak buru eta hegoen muturrak grisak ditu. Gorputza arre gorrixka da eta orban beltzak ditu. Emea guztiz arrea da. Animali txikiz elikatzen da (F. tinnunculus). || belatz handi. Usoaren tamainakoa. Lumajea gris urdinxka da bizkarrean eta argia sabelaldean. Hegaztiz elikatzen da batez ere (F. peregrinus). || Naumann belatz. Belatz gorriaren antzekoa baina lumajea orban beltzik gabea duena (F. naumanni). || zuhaitz-belatz. Usapala baino handiagoa. Bizkarraldea grisa eta sabelaldea zuria ditu (F. subbuteo).

1

2

Hontza:

iz. ZOOL. Estrigiformeen ordenako zenbait hegazti harrapari gautarren izen arrunta. Buru zabala eta aurrerantz begiratzen duten begi handiak dituzte. Normalean lumaje arrea dute eta buruan lumazko bi motots dituzte. • apo-hontza. Zozoaren tamainakoa; harrapari gautar txikiena da (Otus scops). || hontza ertain. 90 cm inguruko hego-luzerakoa; motots nabariak ditu (Asio otus). || hontza handi. Harrapari gautar handiena; 180 cm-rainoko hego-luzera izaten du (Bubo bubo). || hontza zuri. Tamaina ertainekoa; sabelaldea zuria eta bizkarraldea arre-urre kolorekoa du (Tyto alba).

5

4

5-2

Putrea edo saia:

iz. ZOOL. Akzipitridoen familiako zenbait hegazti falkoniforme eta sarraskijaleren izen arrunta. Handiak dira eta burua eta lepoa lumatxez soilik estalita dituzte. Eskualde menditsuetan bizi dira eta haize-korronteak erabiliz egiten dute hegan. • sai arre. 260 cm inguruko hego-luzera eta lumaje arrea dauzka. Europako hegoaldean eta Afrikan bizi da. Arruntena da (Gyps fulvus). || sai beltz. 250 cm inguruko hego-luzera dauka eta lumajea aurrekoarena baino ilunagoa. Urria da Iberiar penintsulan eta Europan desagertzear dago (Aegypius monachus). || sai zuri. 160 cm inguruko hego-luzera, lumaje zuri-beltza eta isats kuneiformea ditu. Sarraskijalea da eta Europako hegoaldean eta Afrikan bizi da (Neophron percnopterus).

3

8
Hegaztien definizioa, Harluxet hiztegi enziklopeditik artuta daude.

Argazkiak: Pello San Millan. (Baztango Haizego blogarako).

Argazki sorta guztia Baztango Haizegoa blogaren fazebukeko argazki albunetan ikus daiteke.

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau animaliak, Bestak, Elizondo, santioak, Uncategorized atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s