Auzako “zutarrien baratzea”

5Abuztu batan, Bertan egune ospatu zen Elizondon. Festa egun hortan, Elizondoko komerzioak antolatutako argazki lehiaketaren irabazleak, argitu ziren. Hiru saridunek aparte, 9 argazki autatu ziren 2012ko egutegian agertzeko. Hoietako bat, guk ateratakoa, “zutarri baratzea”.

6

Ez zen bat ezta bi ea hori ze toki zen edo Baztango ze leku zen, galdetu zutenak.

Tokia, Auzako kaskoa da eta hainbertze zutarri ikusten ahal dira, baña zutarri hauek ez dira ezta bronze ezta burdin arokoak baizik garai modernuagokoak dira, beno akaso hoien guztien tartean, baten bat aspaldikoa izanen da!!!.

Kaskoan hainbertze arlautz eta harri gorrizko xaflak daude, mendigotzaileak (eztakit noizko ohitura den) Auza igotzerakoan lurreko arlauxa hartu ta zutik patzen dute. Urteak pastuta irudi bitxi hau sortu da, nik zutarrien baratzea deitzen diot…zeren ala dirudi ezta? eta “baratzea”-rekin eta bere inguruan dagon guztikin, Auza, toki edo leku majiko bat izan da betidanik, lehenengo garaietatik gaur eguneraño.

4

Toki magikoa izanez, ezin falta kondirak edo ipuiñak, Baztango (1.305m) bigarren mendi altuaren inguruan, hoietako bat erraten du Auzako kobazuloan erensuge bat bizi dela, beno erensugea edo Sugezar bat, ta suge hori Sugar dela, (Mariren bikotea) eta kobazuloan urre pilaka badela, ba, historioa seitzen du erranez Alduidesko apaiz batek igo zela urre hori artzera, urrea hori behar bai zuen eliza konpontzeko eta bertze gauz batzuetarako. Han iritsi zen eta leize pare parean geldituz, akerr beltzak, apaiza ikusi bezain laster deitu zion sugetzarrari , honek agertu eta sarrera guztia okupatzen zun, apaiza ezin sartuz, errezatzen asi zun apaizak eta errezuen ondorioz sugiak mehatzen eta argaltzen hasi zen, baina harengana hurbildu bezala berriz loditu egiten zen, alako batean sugezaharrak apaiza atakatu zion eta eskerrak bularran ostia saindua bat eramaten zula ba hori babestu bai zion sugetzarraren bazkaria izateaz.

3

Kaskoan, harri hauetik urbil, zilo bat bada (jendea hor haizetik babesten da). Zilo hori, Auzan dagoen guztia bezala, bere kondaira edo ipuntxoa dauka

Erraten dute Erratzuko baserri bateko jaunak in zula, gizon honek egunero igozen bai zen bere aizur, pala, piko ta guztikin kaskora, eta egunero mendia zilotzen zuen urrea aurkitu nahiez eta hau, ez zen agertzen, eta egunero ta egunero hola ibili zen…noski! urrea, Subezar edo Sugarren letzezuloan zegon!!!

2

Bertze kondaira dio, Auzan, jentil bat bizi zela (batzuk Eroldan izena ematen diote), ta egun batian, Auzako kaskotik, Iruñan katredrala iten ari zirela ikusi omen zuen. Arras minduta kristautasuna zabaltzen ari zela, harri bat hartu eta bota zuen katedrala suntsitzeko asmorekin. Harria ez zen Iruñara iritsi, baizik Elizondoko Bearzun aldean erori zen, hain zuzen Argibel ta Albako haizaren tartian, bertze harri baten gañean eta kulunketan gelditu zen, harri horri, gaur egun Harrikulunka izenarekin zauzen da.

2

Argazkiak: Pello San Millan. (Baztango Haizego blogarako).

“zutarri baratzeko” argazki gehiago flickr-eko albunan ta fazebookekoan.

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau megalitoak, Mendiak, Mitologia, Uncategorized atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s