Artxubietako zutarriak.

Artxubietako zutarriak, Alkurruntzeko ipar magalean (lehenengo haitzetatik hurbil) elkarren ondoan dauden bi monolito dira, bat iparraldera ta bertzea hegoaldera orientatuta daudenak.
Aita Ondarra eta Pedro Eugik 1973ko uztailaren 11an “aurkitu” zituzten eta ez da indusketarik zautzen.

“Iparraldeko”zutarria, bertako harearrizkoa da eta bitxikeri bezala aipatu, albo batean (iparmendebaldean) “B” bat zinzelatua dauka ta bertzi aldian (iparekialdekoa) “M” bat. Dirudi Baztan eta Amaiur (Maya) arteko mugarri bezala erabilia izan zela.
Muga honi buruz agertzen zaigun lehen aipamena 1784ko agiri batean da, eta pentsatzekoa urte horren inguruan hizkiak zinzelatuak izan zirela, zeren 1654ko “amojonamiento” agirian eta 1710ko “reconocimientos de mugas-en” agertzen ez bai dira mugarririk inguru hontan.

Bere neurriak: altueran 1,60 m-takoa da, zabalera oinarrian 0,30koa eta lodieraz 0,18m.

“Hegoaldeko ” zutarria makurtuta dago, bertzea bezala bertako harearrizkoa da, baño dirudi, bertzea baño zerbait landuagoa dagoela.

Bere neurriak: altueran 1,60 m-takoa da, zabalera 0,35koa (goikoaldean estuagoa) eta lodieraz 0,27/o,21m inguru (goian mehagoa).

Post honetan agertzen den infomazio guzia, Josu Cabodevilla eta Itziar Zabalzaren “Baztango edesti aurreko oroitarrak” (Nafarroko Gobernua, 2006)  liburutik atraia dago.

Argazkiak Pello San Millan (Baztango Haizegoa blogarako).

Megalito hauen argazki gehiago, gure pikasaebwko “Alkurruntz” albunan aurkitzen ahal dituzue.

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau historia, megalitoak, Uncategorized atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s