Zerri hiltzea.

Goizeko 8:30 etan  gelditu giñen Amaiurko Juanikotenean, neguko goiz tipikoa iten zun, otza (fresko) baño garbia, hau da eguraldi “sanoa”, eta dena… tita batean hasi zen.

Egunon!, Egunon!…lehenengo zerria agertu, anka batetik hartu, altxatu eta anai matariferen labankada trebearekin…odola hasi zen ixurtzen. Zerria garrasika, bi gizon indartsu gogor heltzen, bertze anai bat konketa batean odola biltzen (odolkietarako) eta horrela, bat bertziaren atzetik, hiru  zerri denetara.

 

Zerria hiltzeko garaia San Martín egunatik (azaroak 11) hasita otsaila arte irautzen du, baina, abendua eta urtarrila dira zerri gehien hiltzen diren hilabeteak. Zerri hiltze egune, nahiz eta lan haundiko egune izan , besta egun haundia da etxe baterakoa, familia biltzen da eta ohiture batzuk galdu arren (hiltzearen eta garbitzearen metodoa, iratzea eta teila aspaldi utzi zen), bertze batzuk arras errotuak segitzen dute, gosariarena adibidez!.

Egun honekin ongi gosaltzen da eta horren “proba” eman nuen. 9:30 Rekaldetarren arreba  anisa ta bizkotxokin agertu zen, ( sobera fuerte neretzat ordu hoietan baña “elizondar” bat bezala, nire bizkotxoa anisan bustia jan nun). Hiru zerriak hilak, erreak, zepillo batzukin garbituta eta irekiak (gibela, bihotza ta tripak aterata) zeudenian gosariaren tenorea iritsi zen; Tortilla, magrak, txistorra, txokoltia, turroia, kafia ta patxarana… eta ondoren berriz lanera; sahiseak atera, solomoak, urdaiazpikoak…Beno nik tripa beteta eta eztarria ongi bustita etxera abiatu nintzen (argazki pile aterata nuen ia).

Ez nun post hau akitu nahi Rekaldetarrei eskerrak eman gabe!  Eskermile nirekin izandako jokaeraz, arras ongi sentitu nintzen ia ia beraietako bat ta guzti!! Eskermile Pello lagunari bitartekaria itzateagatik eta milesker Paskual (anaia nagusia) bidali ta ateratako argazkiengatik.

736654_4724189874157_113930290_o

Argazkia Paskual Rekalde.

Argazkiak Pello San Millan, (Baztango Haizegoa Bloga).

Argazki sorta guzie “zerri hiltzea” albunan.

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau Uncategorized atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Zerri hiltzea. -ri

  1. Irene.-k dio:

    Bikaina Pello!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s