Kalapite besta!!!

Apirilak 28an Erratzuko Zubipuntan giro festa ederrean  eta kalapitetzaleen artean, agurra eman zuten Bene kamaradaren lagunak. 2005ko apirilan  Batikanon “habeus papam” entzun zen, aste batzuk geroxago Erratzuko eskolan biltzen zen lagun kuadrilla, Kalapite izenarekin Erratzuko zubipuntan lenengo kontzertua emango zuten. Handik aintzin taldea eta Benedikto XVI. bide paraleloak eramango zuten eta 2013an hasieran Bene kamaradak San Pedroko aulkia utzi dun hontan, Kalapite taldea ere agur erran digu. Bidean, bi disko, lehenengoa “Hau da kalapite hau!” (2006an) gero, errepresioarengatik lau urteko geldialdi luzea (2008-2012) etorriko zen, baño horren ondotik berriz elkartzeko aukera izan zuten eta taldeari bere garaian izan ez zuen bukaera duina ematea erabaki zuten. Horren ondorio “Agur eta ohore kamarada” (2013) diska eta Zubipuntako azkeneko kontzertu-festa izan dira.

Zubipuntako azkeneko kontzertua hau, gau festa izan zen, ostatua betea zegon eta olza gañean taldeko lagunak pastu ziren; Iñigo Izagirre bertsolaria kontzertuaren hasiera eman zion bertso bat botaz, arropa kolore biziko kamarerak denedako ron txupituak patu zuten brindisa iteko, eta ainbat lagunak Kalapiten kantak abestu zituzten…benetako festa izan zen eta taldeak merezi zuen agurra , edo gero artio bat? izan zen.

Iñigo Izagirre

Brindisa

Argazkiak Pello San Millan

Argazki sorta guzie google+ eko albunetan.

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau kontzertuak, musika, Uncategorized, Zubipunta atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s