Kirikoketan.

Larunbatan (azaroak 2) Jo ala Jo kultur taldeak hamalaugarren urtez antolatu zun Kirikoketa Besta Arizkunen. Gamioxarreko dolare barrokoa  (bakarra Euskal Herrian martxan dagona) berriz ere martxan jarri zen. Lenagotik biltegia sagarrez bete da, ondoren zulotik sagarrak botatzen dira eta “sagar jotzea” hasten da. Osotara 1.600 sagar kilo zanpatu zituzten.

Sagarra zanpatzia lan gogorra eta erritmikoa da, erritmikoa denez. harras aproposa da abesteko eta koplak ateratzeko, horrez gain kantatzia, lana harinduko zuen. Erritmo hoiek, peoien arabera ezberdiña izango da. Bat baldin bazen “rau-rau” izanen zen, bi berriz “tiki-taka” eta hirukotea izatean “kirikoketa“…hortik dator ba  kanta ezagun hori,

kirikoketa, kirikoketa, kirikoketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela jo dela jo dela…

Pisoien bidez zanpatutako sagarrak “patsa” bihurtzen da, patsarekin ( sagar puskek) tontortxo bat iten da eta “estutze” prozesua martxan jartzen da. Jakoba Errekondok azalpenetan aipatu zun bezala prozesu hau (estutzea) ongi egitea da garranzitsuena. Tenore hontan hiru ardatzako prentsa mugimenduan jarriko da. Ardatzak, agailekin biratzen dira. Agailak, makil luze eta sendoak dira (hauek txalaparta jotzeko erabiltzen diren makilak dira) eta ardatzaren buruko azpikoaldean zapatu beharrako ohola (patsola) finkatzen da. Ohol zerrenda bakoitza bere egin beharra zeukan eta hori guztia patsa estutzen du eta… zukua zurutarritik atratzen hasiko da…

…eta dolaretxeko behtiko solailuan dagoen kupeltegira egurrezko kanal baten bidez joanen dan, askan eroriz. Gero kupeletan sartuko da eta sartzerakoan filtro bezala erratza (landarea) patuka da, filtroaz gain erratza antiseptikoa da. Hilabete batzuk geroago (otsaila aldera) fermentazioaren bidez, zukua… sagardoan bihurtuz.

Sagarra joatzearen aparte besta egunan haibat ekitaldi izan ziren; sagar erakusketa, Baztango etxeetako sagardo eta zukuen dastaketa eta Nafarroako Sagardoaren ere, bazkari herrikoia, herri musikariak eta dantzak, erraldoiak, taloak, artisauak, Bidasoaldeko hazien sarea, kon­tzertuak eta eguerdian Javier Larradeari omenaldia

Argazkiak Pello San Millan. Argazki  sorta guzie fazebok-en eta google+ en.

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau aritzakun, Bestak, kirikoketa, Uncategorized atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s