Gizakunde.


1918665_1367126906646379_8793522682493446464_n
Otsailak 15an, Jo ala Jo elkartea eta Erratzuko gazteak antolatuta Arizkun eta Erratzu herriek gizakundea ospatu zuten. Iluntze aldera eta eta Gallartako joaldunen pulumpen atsos erritmikoaz aurreratuak, hartza, hartzazaina, damuinenausiek,bere laguntzaileak, mozorro  ttutturedunak eta Jantziloa (Barzino) , Xamerreneko bidetik  heldu ziren Erratzura.

11986312_1231555846870153_3023239335619746303_n

11898777_1210002302358841_4731817550958910977_n

12002247_1231555796870158_4918801779609943291_n

1798568_823851397640602_1101373880_n

Ioaldunen joarez kolpez, ama natura esnatzen saiatzen dira (ea udaberria hasten den)Damuinenausiek (Danbolin nausiek) eta laguntzaileak, sagardantza (iñautetako dantza) eta soka dantza dantzatzen dute biztartean, hartza (neguaren bukaeraren bertze ikurra), jendea “besarkatu” ta lurrera botatzen die , mozorroak, eske, jan ta edan iten dute eta…doike! gero plazan epaitu ondoren erreko den Jantzilo (pampiña)…eramaten dute.

11217531_1231555686870169_4612913125658236973_n

10391525_1367127043313032_3695617067999386571_n
Garai batean Gizakundea inauterien aurreko hirugarren ortzegunean “gizonek” ospatzen zuten besta da, Emakundea hurrengo ortzegunan ospatzen zuten emakumeek soilik eta azkenik, inauterien aurreko ortzegunen, Orakundea ospatzen zuten (eta dute) haurrek (egun honi Arizkunen Egun ttuntun eta Erratzun Ollar dantza ere deitzen zaie). Gaur egun bertze edozein besta bezala Gizakundea neskak ta mutilak, gizonak ta emakumeak junto, nahastuek eta batera ospatzen da eta ortzeguna beharrean inautetako aurreko larunbatan da.

Argazkiak Pello San Millan,, argazki gehiago flikr-eko “gizakunde 2014”  albunan.

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau Arizkun, Bestak, dantzak, erratzu, Mitologia, Uncategorized atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Gizakunde. -ri

  1. iñigo-k dio:

    Aupa pello! ederra zure lana benetan!!
    Gauza bat, zanpantzarren taldea ez da Gallartakoa, Ortuellakoa baizik!Polunpak taldea da Ortuellakoa, eta badago jendea Gallartakoa dena! jeje
    Segi Bizkor!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s