Bozatetik

1-2

Mattinpenea

Apirilak zela, ta Lodosako lagun baten bisita izanda, bueltzatxo bat eman genun Bozate eta Arizkungo inguru batzuekin. Bueltatxoa historia, istorioak eta kondairak kontatu ta hoien tokia ezagutu genuen.

Arizkungo auzoa den Bozate gaur egun 120 biztanle ditu eta ezaguna da lehenaldian zio ilunak zirela medio baztertuta zeuden agoteen azken bizilekua izateagatik.

7

Bozatetik Ursuako jauregira joan ginen erten dutenez garai bateko agoten nausiak eta Ursutarren sortetxea historiaz betetako erdiaroko dorretxea da, historioaz, istorioz eta kondairaz betetako jauregia.

8

1

Kondaira dio Urtsuako jaun batek ezkondu behar zen Iparraldeko neska batekin, honen anaiak, apaiza zela, konturatu zen  arrebak haurdun zegola eta gurasoen jauregian eduki izan nahi zun, baina arrebak ezpata batekin agindu zion bere anaiari, afera hontaz ixiltzeko eta berak famili haundiko batekin ezkonduko zela .

Urtsuako jauregi zaharra Senarrak berehala jakin edo sumatu zun bere emaztea haurdun zegola eta goizian, jeki bezain pronto, exeko mutiko bati agindu zion, zaldia ermitaren ondoan pres zezala baino lenago, zaldiaren ferrak aldatu dezala, hau da aintzinekoak gibelaruntz patzea.

Gau hortan oheratzerakoan, senarrak galdetu zion emazteari ea ez bazun ikusi behar etxeko ermita, zerbaiten errezatzeko badere.

Biok joan ziren ermitara eta iristerakoan zizta batez, senarrak emaztea hil zun eta in nomine patri batean zaldian igo eta lauringoan alde egin zun Franziaruntz eta zaldiaren oinatzak alderantziko norabidean ihes egin zula markatzen zuten.

Xorroxin irratiak eta Dindaia fundazioak, “Baztango ipuinak” izeneko liburuaren  “Urtsuako ermitan” ipuinatik hartuta.

6

Santa Ana baseliza, Urtsuako ermita.

Argazkiak Pello San Millan

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau Arizkun, baseliza, historia, historio ttikiak, Uncategorized atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s