Viana,printzerria noblea eta leiala.

1

219koa du fundazio data du, Nafarroako Antso VII.a erregeak berreraiki eta forua edo Arranoaren Erregalia eman zionean.
Antso VII.a Azkarrak hirigune nagusia izanen zuena berreraiki eta birpopularazi zuen eta defentsarako izan zen arrazoi nagusia: Nafarroako muga indartzeko gotorleku bat eraikitzea, Logroñoren (Gaztelako hiri handienaren) aurrean. Horretarako, inguruko herrixketako biztanleak bereganatu zituen, Arranoaren Forua delakoaren bitartez.
Gaztelu batez, harresiaz eta bi elizaz hornitu zuten Viana. Erromatarren kanpamentu mitikoetatik ikasitako hirigintza-ereduen arabera eraikia izan zen hiriak, Erdi Aroan, setio eta gatazka ugari jasan zuen, eta Gaztelaren menpe geratu zen tarte laburretan. Garai horretatik du «txit noblea eta txit leiala» titulua.

2

1492an Iruñeko apezpiku zela, anaia baten heriotzak norabidea aldarazi zion eta Aita Santuaren armadako kapitain buru izatera ailegatu zen. Ondoren, Fernando Katolikoak Gaztelara ekartzea agindu zuen. Ihes eginik, 1506an iritsi zen Iruñera. Handik laster, bere koinatua zen Juan Labritekoak nafar armaden kapitain nagusi izendaturik, Vianako gaztelua setiatu zuen, eta 1507ko martxoaren 12an hil zuten. Santa Mariako aldarean zegoen hilobi eder bat bazen haren oroimenean, eta hortik hartu zuen 1523an Johanes de Bargota aipatzen zuen Antonio de Guevarak bere hilartitza. Elizatik atera eta 1953 arte ez zuten itzuli bere harmailadira.

26850038_2274792705879790_7817634034991396286_o

Argazkiak Pello San Millan 2018

Advertisements

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau Hiriak, historia, historio ttikiak, nafarroa, Uncategorized atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s