Baztandarren Biltzarra 14 (orga desfilea)

1

 

Bi aste eskas uholdeek urpean utzi zuten Elizondo Erratzu, Arizkun, Elbete… Hori guztiak gainditu eta egun haietan egindako auzolana eskertzeko modua izan da aurtengo ospakizuna. Horren erakusle, Elizondoko koadrilla guztiek bat egin zuten orga bakarrean, hain zuzen orduan egindako lanak eta jasotako elkartasuna eskertzeko.

 

3

 

4

 

 

Orga apainduen lehiaketan aurtengoan Gartzan izan da irabazle, lehengo bizimodu gogorra agertzen zuen karrozarekin. Emakumeak lanean, artzainak eta okinak ageri ziren bi gurdietan. 22 urte bazituzten gartzaindarrek irabazle suertatu gabe. Bigarren saria Berroetarentzat izan zen. Zozaiako jauregiko jauntxoei zergak ordaindu behar zizkieten berroetarren haserrea agertu zuten. Hirugarren saria, berriz, Elbetek eskuratu zuen, “Bordarien mantenue” orgarekin.

 

2

Erratzu, udaro barazkiei eraso egiten dien xartaxa eta Bilkorteko sorgina erremedioa eman nahirik irudikatu zuten

 

5

Lekarozko eskola berriz irekitzekotan nolakoa izan beharko lukeen agertzen zuten, euskalduna eta gaur egungo legeak ezartzen dituen murrizketarik gabe

 

Argazkiak Pelllo San Millan

Argazki sorta osa, fazebookeko albunetan

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina