Arxuriak gotorleku karlista.

 

arm7

Ia ia Arxuriaren kaskoan, harrizko eraikin batzuen haztarnak badira. Harri hoiek mendi hortan XIX. mende bukaeran izandako Karlisten gotorleku baten haztarnak dira.

1873ko Uztailan Don Carlos Zugarramurditik Baztanen sartzen da (Ibainetako lepotik), Bere garraitzaileak gotorleku honetan harrera beroa eskeiniko diote. Egun hortatik aintzin “tradizionalistei” gerra ongi joango zaie, baina hiru urte geroago, gotorlekua hontan karlisten azken poorrota jasango dute.

Baztango haizegoa blogan azken porrot hori buruz idatziko postaren esteka.

arm6

arm5

gotorlekuko harriekin egindako harri mukurua

arm8

Baztango Mendi hontan eta harri hauen artean, 1876ko Otsailaren 19an Baztanen izan zen azkeneko batalla burrukatu zen. Hirugarren Karlistadan  (bigarrena guretzat euskaldunentzot) barne izan zen eta gerra hortako azkeneko batalla sortatu zen.

Azken bataila horren historia segituz aipatu, Martinez Campos general liberalaren ejerzitoak Elizondon kokatu zula bere kuartela eta Dantxarineako aduanaz jabetu zela. Otsailaren 18an Alfonso XIII. soldaduak Zentinela mendia artuko dute eta geroxago Hirumugetako paragia . Etxalar, Baztan ta Zugarramurditik inguratuak zeukatela Karlisten gotorlekua, liberalak Arxuriako posizioa erasoko dute eta 19an, Ramon Blanco generalaren gudataldea Arxuriako magalera iritsi zen. Karlistak. Sara aldetik hies egitea errex zeukaten baña idei hori baztertuz bayoneta eta kanoikadaz erantzun zuten erasoa. Otsailako 20an Alfonsinoen bandera airean zebilen Axuriko kaskoan. Azken bataila hortan Elío eta Angosto koronel karlistak ospetsuak zendu ziren.

arm9

Eraikin hauek, polvorina, asto eta zaldien ikuiluak, Biltegiak…izanen ziren.

arm10

arm11

arm12

Hondarrak, hauek turberaren ondoan daude,  karlisten posu aurreratu bat zen
Ibañetan Baztango eta Etxalarko “atea” zegoen. Saratik Zugarramurdira eta Lepo hontatik Etxalarrera eta hortik Bera ta Gipuzkuarako bidea

Bitxikeri kontuetan aipatu, Arxuriako batailatik, ez zela bakarrik Alfonsinoen garaipena atra baizik baita ere Baztango lur zati hortatik bi Markes berri atra ziren. Urte batzuk geroxago 1891an, Alfonso XII.na tronuan finkatuta zegoela, bataila hartan izandako generalei sari bezala Markesak izendatzen die. Ramaon Blanco y Erenas iruñarrari “Markes de Peña Plata” tituloa emanen dio eta honen nagusiari, Arsenio Martinez Campos generalari…”Marques de Baztan” izendatuko dio

Argazkiak PelloSan Millan

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau arxuria, gotorlekuak, historia, historio ttikiak, Mendiak, parajeak, Uncategorized atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina