Bergarako dorrea.

Argazkia Pello San Millan.

Arizkungo Bergara auzoan, izen berdineko dorretxea dago, Bergara dorrea edo Bergarako jauregia bezala zauzen dena. Aintzialdetik Elizondora doan eta Done Jakue bidea den ertzean, Dorregaraian, agertzen zaigu erdiaroko leinu-etxe hau.

Harlandu erregularraz osatutako fuste prismatiko forma du, oinplano karratukoa, eta gezi-leiho luze eta estuek ditu, baita ere hegalpean, gotiko berantiarreko leiho zatikatuak. Ziurhaunitz, dorretxea XIV. eta XV. mendeen artean eraikitakoa izanen da.

Argazkia Pello San Millan

1726-27ko lur neurtzean (apeo) Leinu etxe bezala agertzen da (cabo de Armeria) eta eraikiñaren jauna bezala, Ana Catalina de Goyenetxe ageri da.

Beitiko argazkitan eraikinaren xehetasun batzuk. Etxeaurreko gezi-leiho luze eta estua, hegalpeko, gotiko berantiarreko leiho zatikatuak  eta balkoiko zutabe landua.

Argazkia Pello San Millan

Argazkia Pello San Millan

Pello San Millan

Gaur egun jauregia landetxe bat da, denborarekin bizitza erosoagoa itzateko (lehio zabalagoak…) gibelekoaldian baserri bat “isetsi” zioten.

Argazkia Pello San Millan

Baztango dorretxe, jauregi ta leinu etxeen argazki gehiago , Baztango Haizegoaren fazebukeko profilan eta gure euskal mundua web gunean, ikusten ahal dira.

Argazkiak: Pello San Millan. (Baztango Haizego blogarako).

baztangohaizegoa -ri buruz

Pello San Millan naiz, Elizondarra eta Arizkunaldean bizi den baztandar bat .Baztango historia txikia, folklorea, kondairak, ipuñak eta bitxikeria jorratzen dugu Baztango haizegoa blogan. Hau blogaren, fazebukeko profila da. Bertzealdetik argazkilaritza gustokoa dudanez, baztango zoko, eraikin, erreka, ibai,larre,lore,behi,zaldi,behorardi,zerri,zubi,fruitu...kamarekin "harrapatzen" dut, plaza hontan erakusteko
Post hau Arizkun, Gazteluak eta Dorreak, historia, Uncategorized atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Bergarako dorrea. -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Bergarako dorrea. (via Baztan, argazkitan.) « Maribel

Utzi iruzkina